Getariako Salbatore jaietarako autobusak jarri ditu Lurraldebusek

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 30a

Lurraldebuseko autobus bat. (Zumaiako Udala)

Salbatore jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 5etik aurera Getarian. Bertaratuko direnen joan-etorriak errazteko, eta arriskuak saihesteko, gaueko autobus zerbitzuak jarri ditu Lurraldebusek Zarautz, Getaria eta Zumaia artean.

Datorren asteazkenetik aurrera Salbatore jaietan murgilduko da Getaria, eta gaueko ordu txikitan pertsona hauek etxera eramateko autobus zerbitzu bereziak jarri ditu Lurraldebusek.

Hala, abuztuaren 5eko, 6ko, 7ko, 8ko eta 9ko gauetan autobus zerbitzuak martxan izango dira Zumaia, Getaria eta Zarautz artean.

Abuztuaren 5, 6, 7 eta 8an, autobusak Zumaiatik 00:30ean, 02:30ean eta 04:30ean aterako dira. Zarauztik, berriz, 01:00ean, 03:00an eta 05:00ean.

Getariatik 00:40an, 02:40an eta 04:40an aterako dira Zarautz aldera; eta 01:05ean, 03:05ean eta 05:05ean Zumaiara. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide