Prest dute sanbartolomeetako egitaraua Oikian

Juan Luis Romatet 2026ko abuztuaren 9a

San Bartolome jaietako iazko irudia. (Intza Trula)

Abuztuaren 21etik 25era eta hilaren 28an ospatuko dituzte San Bartolome jaiak Oikian. Ez dira faltako bazkaririk ez afaritik, ezta herri kirolen erakustaldirik ere. 

Bi aste barru hasiko dira oikiarrak herriko festak ospatzen. San Bartolome jaiak izango dituzte aurten ere, abuztuaren 21etik 25era. Jaiek jarraipena izango dute hilaren 28an, ostirala, San Agustin egunarekin. Ohikoak dituzten ekitaldi eta ekintzak ez dira faltako aurtengo jaietan ere.

Egitaraua

Abuztuak 21, ostirala
  • 19:00. Festei hasiera emateko txupinazoa.
  • Jarraian, bertso poteoa Oihana Iguaran eta Jon Maiarekin.
  • 21:30. Herri afaria.
  • Ondoren, Ostolaza eta Larrañagarekin erromeria.
Abuztuak 22, larunbata
  • Egun osoan zehar, ohiturari jarraituz, baserriz baserri eta etxez etxe dantan ibiliko dira herriko gazteak.
  • 12:00. Patata tortilla lehiaketa.
  • 18:30. Sagardo dastaketa.
  • Arratsaldean zehar, Kitadelpare txaranga ibiliko da giroa alaitzen.
  • 23:00. Obaneuke taldearekin erromeria.
  • Ondoren, DJ Patx goizaldera arte.
Abuztuak 23, igandea
  • 12:30. Herriko edadetuei omenaldia, frontoian.
  • Jarraian, pilota partida: Sasiain-Urruzola vs H. Murua-Irazustabarrena.
  • 14:00. Herriko jubilatuen bazkaria Muniosoron.
  • 17:30. Herri kirol jaialdia. Harri-jasotzen: Olaia Esnaola eta Lorea Esnaola. Aizkolariak: Mujika-Bihurri / Kortxero-Mugertza.
  • Ondoren, idi probak: Etxabe / Bixkik.
  • 22:30. Erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilariekin.
Abuztuak 24, astelehena. San Bartolome eguna
  • 11:00. Meza.
  • 12:30. Errotaberri Bertso Eskolakoen emanaldia.
  • 18:00. XXXVI. Asto probak: Artabilla, Peio, Muniosoro, Bentuene.
  • 22:30. Erromeria Elustondo anai-arrebak trikitilariekin.
Abuztuak 25, asteartea
  • 11:00-14:00. Adin bateko eta besteko umeentzat puzgarriak.
  • 14:00. Umeen bazkaria.
  • 15:30. XVIII. Karrikotxe jaitsiera.
  • 17:00. Askotariko ekintzez osatutakoa guneak (ur jolasak, eskulanak, abileziak, argazki txokoa).
  • Ondoren, txokolatada.
  • 20:30. Afari legea plazan (norberak ekarrita), eta jarraian karaokea.
  • 21:00. V. Zokormazo afaria.
Abuztuak 28, ostirala. San Agustin eguna / Blusa eguna
  • 11:00. Meza.
  • 12:00. Herritarren arteko herri kirolak.
  • Goizean zehar, Enaitz Alberdi eta Erkizi trikitilariak.
  • 14:30. Paella jana.
  • Bazkalondoren, bingoa.
  • 17:00. Umeen txokoa GUKAren eskutik.
  • Arratsaldean, Auxtinpotin.
  • 22:30. Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin.
  • Gauerdian, Txin-txin herrikoia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide