N-634 errepidea itxi egin dute Zarautz eta Zumaia artean

Onintza Lete Arrieta

Olatu handiengatik itxi du kostako errepidea aldundiak, orain gutxi jakinarazi duenez. 

Olatu handiak iragarrita zeuden gaur arratsalderako, eta herritarren segurtasuna bermatzeko, aldundiak itxi egin due Zarautz eta Zumaia lotzen dituen N-634 kostako errepidea, orain gutxi jakinarazi duenez. 

Hortaz, herritarrek AP-8 autobidea erabili beharko dute herri batetik bestera joateko, edo bestela, Meagako bidea. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide