2027. urterako agenda argitaratu du Gukak

Erredakzioa

Lehen aldiz, euskara hutsean egindako agenda sortu du Gukak. Bazkideek deskontua izango dute agenda erosteko garaian

Hilabete gutxi gelditzen dira urte berriari ongietorria egiteko, eta Gukak, lehen aldiz, agenda argitaratu du. Euskara hutsean egindako agenda da, eta hainbat berezitasun ditu: hil bakoitzaren hasieran hilabeteko planifikatzailea, aste osoko ikuspegia eta orri zuria norberaren oharrentzako edo bestelakoentzako. Gainera, Gukaren orri markatzailea dakar opari.

13 euroren truke erosi ahal izango dute herritarrek Gukadenda.eus atarian, eta, Gukakideek deskontua izango dute Gukaren kide izan eta proiektua babesteagatik. 10 euroren trukean eskuratu ahala izango dute agenda.

Hona hemen agendaren irudi batzuk:

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide