Kirola eta osasuna uztartzen dituen Bizi On! saioaren bigarren denboraldia hastear da. Bihar ,19:00etan, Guka Telebistan eta Gukaren webguneetan ikusgai izango da Gukak, Goienak, GITBk eta 28 Kanalak elkarlanean ekoitzi duten saioaren bigarren denboraldiko lehen atala, eta aurrerantzean, sei astez, asteartero botako dute atal berri bat. Biharko atalean, besteak, Arauntza eta YK Riders taldeko kideak eta Aitor Oteiza fisioterapeuta azkoitiarra izango dira protagonistak.