Haizearen egoera

Eguraldia

Igandea 12 eguraldia Min: 8ºC
Max: 14ºC
Astelehena 13 eguraldia Min: 7ºC
Max: 14ºC
Asteartea 14 eguraldia Min: 6ºC
Max: 17ºC

AEMET-ek emandako informazioa

Itsasoa

Marea behera 07:33
(1,57m)
20:01
(1,61 m)
Marea gora 01:08
(3,08m)
14:01
(3,01 m)
Ilargia 05:11 15:09
Ilargiaren fasea %31,54
Eguzkia 07:36 20:46

»» Ikusi urte osoko mareak

Itzurungo hondartza

Udalerria: Zumaia
Luzera: 300 metro

Euskal kostaldean mendebalderantz begira dagoen hondartza bakarrenetakoa da –Bizkaiko kostaldea ikus daiteke, Matxitxakoraino–, eta horri esker uda partean ilunabar ikusgarriez gozatzeko leku aparta da. Eskuinaldean, Itzuruntxiki izeneko harrizko kala du, eta ezkerraldean, Algorriko muturreko itsaslabarrak.

Hondartzaren ezkerreko aldeari Santelmopea deitzen zaio, gainean San Telmoren omenezko baseliza dagoelako, itsaslabarraren amildegian zintzilik. Itzurungo hondartzako ura oso estimatua da, Europan iodo gehien duenetako bat delako.

Surflariek ere oso gogoko dute, itsasoa bere indar guztiarekin sartzen delako. Bodyboard egiteko da bereziki egokia. Paisaiari erreparatuz gero, Kantauri itsasoko hondartzarik ederrenetakoa da. Zerbitzuei dagokienez, udan behar diren guztiak ditu.