Igandean jokatuko da txakur krosa

Baleike 2015eko urtarrilaren 7a

[/caption]

Zazpi kilometroko ibilbidea osatuko dute parte-hartzaileek, San Lorenteko igoera tartean, 11:00etan hasita. Lasterketaren ondoren herri bazkaria egingo da eskolako frontoian.Egutegian nahi baino goizago dator aurten Zumaiako Txakur Krosa, Gabonen bueltan berehala, baina otsail hasieran ez zegoen aukerarik Espainiako Kopa egokitu delako. Hala ere, Gipuzkoako Koparako proba puntuagarria izango da, aurreko urteetan bezala, eta espero da parte hartzaile kopuru polita biltzea.

Zumaiarrak ere izango dira lehian. Gizonen artean, Pedro eta Mikel Etxeberriari Joseba anaia ere gehitu zaie aurten, eta Egoitz Lazkano lehengusua ere ez da faltako. Txetxu Tamayok ere hartuko du parte, besteak beste. Emakumeen artean, Sonia Albarezek eta Ane Eizagirrek hartuko dute parte.

Ibilbideari dagokionez, San Lorenterako igoera egingo dute beti bezala. Zazpi kilometroko ibilbide nagusia egin nahi ez duenarentzat, bi kilometroko ibilbide motza ere izango da aukeran, Basusta gainari itzulia eginez. Haurrek ere izango dute parte hartzeko aukera, gurasoen baimenarekin. Lasterketa nagusia amaitu ondoren Alai inguruan prestatutako ibilbidea osatuko dute.

Lasterketari buruzko informazio zabalagoa eta araudia ikusgai daude Lasterketak.com webgunean.

Korrika egin ondoren herri bazkaria egingo da aurten lehen aldiz. Kanpotik datozenentzat, korrikalaritzat eta izena eman nahi duen ororentzat dago zabalik. Izena eman nahi izanez gero, jarri harremanetan Pedro Etxeberriarekin (652769970).

Izena emateko

Aurrez

-Herrikrossa.com webgunean.

-Federatuak: proban parte hartzea 15 euro eta bazkaria 8 euro.

-Federatugabeak: 18 euro proba eta bazkaria 8 euro.

Egunean bertan

-Federatuek 20 euro, eta federatugabeek 22 euro.

-Haurrek gunean bertan eman behar dute izena, gurasoen baimenarekin.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide