Jubenil mailako Euskadiko selekzioarekin bi partida jokatu ditu Peru Nolaskoainek pasa berri diren Gabonetan, Espainiako Erkidegoen 18 urte azpiko selekzioen futbol txapelketan.
Bi partidak osorik jokatu zituen Nolaskoainek. Nafarroaren aurka 4-2 eta Gaztela-Leonen aurka 2-0 irabazi zuen Euskadik. Gaur egun Antiguoko taldeko jubeniletan jokatzen du, hainbat urte Zumaiako Futbol Taldean egin ondoren.
Bestalde, abenduaren 27an eta 28an, Zumaiako Futbol Taldeko lehen mailako Kadete taldeak Irungo Landetxa elkarteak antolatutako futbol txapelketan hartu zuen parte. Hamasei taldetik laugarren postuan sailkatzea lortu zuten. Oso emaitza ona kadeteek lortutakoa.