Itxas-Gain piragua elkarteko egoitza eta instalazioak ezagutzeko aukera izango da larunbat goizean, 10:00etatik 13:00etara. Gainera, 11:00etan klubeko kide guztien arteko lehiaketa antolatu dute, festa modura. Ondoren, familia argazkia aterako da, eta nahi duen guztiak har dezake parte. Amaitzeko, mokadu bat eskainiko da.