Larunbatean Santoñaren aurka jokatuko du Lehen Mailako taldeak, 19:00etan Lubakin. Partidaren atarian omenaldia egingo zaie Euskadiko selekzioarekin Espainiako Txapelketa irabazi berri duten Ander Torriko, Mikel Martinez eta Kauldi Odriozola jokalariei eta Xabier Letamendia entrenatzaileari.
Aurretik, 17:15ean, kadete mailako neskek partida gogorra izango dute Ereintzaren aurka. Pulpok orain arte jokatutako hamar partidak irabazi ditu, eta Ereintza mendean hartuz gero igoera faserako txartela eskura dezake.