Bigarren eskuko azokarako materiala biltzen ari dira Algorrin

Baleike 2015eko urtarrilaren 9a

Zumaian eskuz esku bigarren eskuko azokarako produktuak biltzen ari dira dagoeneko Algorri Interpretazio Zentroan. Azoka urtarrilaren 17an eta 18an egingo da, Oxforden.

Algorri Interpretazio Zentroko ordutegia honakoa da:

Urtarrilak 8-9 eta 15 (ostegunak eta ostiralak): 10:00-13:30 - 16:00-18:30

Urtarrilak10 (larunbata): 10:00-13:30 - 16:00-19:30

Urtarrilak 11 (igandea): 10:00-13:00

Tamaina handiko gauzak argazki bidez aurkeztuko dira azokan bertan, horretarako prestatuko den panel baten bitartez.

Azokaren zehaztasunak

Data: 2015eko Urtarrilak 17 eta 18, larunbata eta igandea.

Ordutegia: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Lekua: Zumaiako Alondegia.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide