Anjel Oiarbidek hitzaldia emango du erabakitzeko eskubideaz

Baleike 2015eko urtarrilaren 12a

Zumaiako Gure Esku Dago ekimenak Anjel Oiarbideren hitzaldia antolatu du ostegunerako, urtarrilak 15, Alondegian (19:00etan).

Gure Esku Dago dinamikaren sustatzaile eta Nazioen Munduko kide da Oiarbide, eta orain arte egindako bidea erakutsi ez ezik, aurrera begirako urratsak ere aipatuko ditu. Erabakitzeko eskubidea, herritarrak martxan jartzea, indarrak batzea, hauek eta gehiago izango ditu ahotan Anjelek.

 

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide