Haizeak gogor ari da bazterrak astintzen azken orduotan, eta arazo bat baino gehiago sortu du herriko zenbait etxebizitzatan. Puntanuetako gutxienez hiru etxebizitza-bloketako teilatuan xaflak askatu ditu eta su-hiltzaileen laguntza behar izan da segurtasuna bermatzeko.