Zortzigarren jardunaldian scratchean Aitor Olaziregik 12. amaitu zuen eta Gorka Etxabe 15. izan zen; japoniar proban Gorka Etxabe 6. izan zen, Aitor Olaziregi 10. eta puntuaketa lasterketa gure bi ziklistentzat ikaragarria izan zen: Aitor Olaziregik erasora jokatu zuen eta bera izan zen eguneko ihesaldi ona bideratu zuena, bakarrik aurrera egin eta ondoren elkartuko zitzaizkion Gorka Etxabe, Jabi Azkue, Asier Unanue, Mikel Iturria eta Onditz Urruzmendi, buelta hartu zuten eta beste bitan ere saiatu zen Ampoko txirrindularia alde egiten, azkenean Jabi Azkueren atzetik Gorka Etxabe eta Aitor Olaziregi sailkatu ziren.
Azken jardunaldi honetan Ampoko Olaziregik 9. postuari eustea izango dauelburu, eta P. Geltokiko Etxabek berriz 10. postua eskuratzea, lortzeko moduko helburua baina, aldi berean, zaila atzetik sailkatuta daudenak ere oso puntu gutxira baitaude.
Azken jardunaldian daniar proba, scratcha eta puntuaketa izango dira txirrindularientzat lasterketak.
Kadete mailan beste jardunaldi batez Gaizka Gurrutxagak onenen txandan lehiatzea lortu du eta 21. da sailkapenean. Aurrekoan puntuaketan 14. izan zen, japoniar lasterketan 13. eta scratchean 10. Eider Manzisidor berriz, txanda apalean dabil baina lan duina eginez, nesken sailkapenean 10. tokia defendatuz.