'Arrastoak' antzezlana ikusi ahal izango da ostiralean Aita Marin

Baleike 2015eko urtarrilaren 21a

Arrastoak antzezlana taularatuko du ostiralean Dejabu Papin Laborategiak (22:00etan, Aita Marin). Sarrerak aurrez salgai daude Turismo bulegoan, 9 euroan (Aita Mariko lagun txartelarekin eta Gazte Txartelarekin sei euro).

Sinopsia:

"Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita
zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe.

Gutxien espero zuenean ama hilik topatu dute, eta galderak azaleratu zaizkio bor-borka. Galderaz galdera denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta
munstroei aurre egiteko. Intrigaz eta ezustez betetako bidaia bat hasiko du orduan.

Galdera bat egitea delako lehen arrastoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide