Ikastetxeko aholkulari eta irakasleek bideratuko dituzte tailerrak eta haur eskolatik hasi eta 2, 3, 4 eta 5 urteko haurren gurasoentzat zuzenduak egongo dira. Tailerrak, maila bakoitzean haurrek dituzten beharren arabera biziko dituzte gurasoek.
0 eta 1 urte (urtarrilak 30)- “Argi magikoa”. Elkarrekin jolasteko, sentitzeko, gozatzeko, esperimentatzeko… aukera izango dute haur, guraso eta irakasleek. Dimentsio magiko batean murgilduko dira.
2 urte (otsailak 27)- “Kasketaldiak eta esfinterren kontrola”. Adin hauetako haur eta gurasoentzat hain garrantzitsuak diren bi gai hauetan izaten dituzten bizipenak landu eta esperientziak elkarbanatuko dituzte.
3 urte (otsailak 5)- "Konta iezadazu ipuin bat”. Haurrengan ipuinek eta musikak duten eragina biziko dute gurasoek. Ipuinek eta musikak, hizkuntza eta afektuzko loturen garapen mailetan dituzten onurak ere landuko dira.
4 urte (otsailak 3)- “Nolakoa da nire gorputza, nola sentitzen naiz?”. Gorputz ezagutzari dagokien ataletan sortzen diren galdera, jakin-min eta lehengo sinismenak, hausnartu, bizi eta ondorioztatuko dira. Sexu identitatea, transmisio kulturalak eta genero bereizketaren inguruko hainbat jolas mota ere landuko dira.
5 urte (otsailak 4)- "Gure koadrilan, gure koadrilan…”. Giza abilezien lehen aztarnak tratatuko dira. Kideen arteko harremanetan nortasun profilak duen eragina biziz eta sortzen diren oinarrizko emozioen gestioa nola bideratu behar den landuz.