Sendotza hartzeko prestaketa saioak

San Pedro Parrokia 2015eko urtarrilaren 23a

Sendotza hartzeko prestaketa modura, Zumaiako San Pedro parrokian, kristau-heziketako saioak ari dira antolatzen, 1999. urtean edota lehenago jaiotako gazteentzat.

Parte hartu nahi dutenak edota informazio gehiago jaso nahi dutenak, ager daitezela parrokiako bulegoan (San Pedro, 8) urtarrilaren 27an (asteartea) edota 30ean (ostirala) 19:30etatik 21:00etara.
Telefono-zenbaki honetara ere deitu daiteke: 616.340.660.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide