Elkarte, talde edo norbanakoek izan ditzaketen proposamenak jaso nahi ditu Udalak. Dagoeneko egitaraua prestatzen hasiak diren taldeak edota proposamena aurrez egin nahi dutenek bulegora zuzendu edo jarri harremanetan kulturako teknikariekin, 943861056 telefonoan edota kultura@zumaia.eus helbide elektronikoan.