Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenen oinarrizko ezaguerak ezagutuko dituzu. Egunero aurkitu ditzakezun arrisku egoera nagusiei ekiten ikasiko duzu ― bihotz-biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak,… eta egoera hauei nola aurre egin eta konpontzen erakutsiko zaizu.
Funtsezko eta oso erabilgarriak diren ezaguerak era erraz eta entretenigarri batean, gai-zerrenda baten arabera erakutsiko dira, hezkuntza praktikoekin txandakatuko direnak.
Ikastaroaren datuak
Maila: Interesatuta dagoen edozeini irekia. Aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa.
Irakasleak: DYA Gipuzkoako Irakaskuntza Eskolako Mediku, erizain eta monitoreak.
Data: 2015eko otsailaren 2tik 24ra.
Ordutegia: 19:00etatik 21:00etara.
Lekua: Zarautz: DYAko ordezkaritzan (Iturribidea 12-14).
Matrikula: 110 euroko ikastaroa.
Materiala: DYAk antolatuko ditu ikastaroko materiala eta ikus-entzunezko baliabideak.
Talde murriztua. Leku libre mugatuak.
Tel.: 943464622
E-maila: irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com