Emakumearen Eguneko kartel lehiaketa antolatu du Udalak

Baleike 2015eko urtarrilaren 28a

Lanak otsailaren 20a baino lehen aurkeztu behar dira Alondegian. Hemen dauzkazue oinarriak.

Oinarriak

-Gaia eta karteleko testua:”martxoak 8- Emakumearen Nazioarteko Eguna. Zumaia 2015”.
-Zumaiarrei dago zuzendua, bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
-Teknika eta neurria: marrazkia(digital eran aurkeztuak ere ontzat ematen dira). Din A3 neurria(297x420mm).
-Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
-Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia Kultur Etxean, otsailaren 20ra
-Epaimahaia Berdintasun Sailak eta Berdintasun Foroak osatuko du eta saria 200 eurokoa da, Zumartian txartelen bidez. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Emakumearen asteko egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
-Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat antolatuko da Forondan, eta irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunetan zehar jasotzeko aukera izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide