Beheko plaza eta Zuloaga plaza arteko pasabidea ireki dute gaur goizean

Baleike 2015eko urtarrilaren 29a

Goizez egongo da autoentzat zabalik, Erribera kalea bezala.

Goizez egongo da irekita, 9:00etatik 12:30era, batik bat, zama lanak egiteko izango da irekita. Zama lanetarako garraioa uzteko Beheko plazako gune bat egokitu da.

Beheko plaza eta Zuloaga plaza arteko bidea oinezkotu zen Beheko plazako zorua eraberritzearekin batera. Orain artean erabat itxita izan da bi plazen arteko bidea, baina gaurtik aurrera, 9:00etatik 12:30era bitartean irekita izango da astelehenetik larunbatera.

Igandetan itxita izango da, Erribera kalea bezala. Trafiko guztiarentzat irekita egongo bada ere, batik bat, Beheko Plazako denda eta ostaralitza zerbitzuei zama lanak errazteko irekiko da. Beheko plazako eremu txiki bat ere egokitu da horretarako.

Kioskoa, laster

Beheko plazan dagoen kioskoa ere laster izango da abian. Kioskoaren urtebeteko lagapena aste honetan sinatuko da, eta datorren astean edo hurrengoan irekitzeko asmoa du arduradunak, Udalak jakinarazi duenez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide