Eguraldiak lagundu ez arren, Sta Ageda bezpera ospatzeko aukera izan dugu ikastetxean. Usadioak agintzen duen modura koplak abestu ditugu eta herrian zehar ibiltzea helburua izan arren, patioan egin behar izan dugu eguraldia dela eta.
Hala ere, LH5eko taldeak San Juan Egoitza eta Otezuri Zentruko helduengana joateko tartetxoa topatu eta momentu politak bizi izan ditugu.
OTSAILAREN 4a STA AGEDA BEZPERA
Otsailaren 4ean
Sta Ageda bezpera dela ospatuz,
ikasgeletatik atera gara
koplak abestuz.
Giro alai eta jatorrean
haur guztiak elkartuz,
musika eta ahotsak lagun,
giroa alaituz.
Trula trulalai trula trula lai…