Euskal Ligako bigarren fasea jokatzeko sailkatzea lortu zuten Zarazpe Pulpoko neska kadeteek, joan den asteburuan Lubakin jokatu zen lauko ligaxkan. Pulpok hiru partidak irabazita lortu zuen sailkatzea. Orain Euskal Ligako bigarren faseko ligaxka jokatuko du, Zarautz, Errotaberri eta Bera Beraren aurka. Lehen partida igandean du, Zarautzen. Sara Torriko min hartuta dago eta ezingo du jokatu.