Gaur hasiko dira helduen danborradako entseguak Komentuan

Baleike 2015eko otsailaren 6a

Ostiraletan 22:00etatik 23:00etara izango dira helduen saioak, eta larunbatetan 15:00etatik 16:00etara.


Joan den astean hasi ziren haurren danborradako entseguak, eta gaurtik aurrera lanean hasiko dira helduak ere. Ostiraletan 22:00etatik 23:00etara izango dira helduen saioak, eta larunbatetan 15:00etatik 16:00etara. Haurrenak, berriz, ostiraletan 18:30etik 19:30era, eta larunbatetan 16:00etatik 17:00etara. Entsegu guztiak Komentuko kaperan izango dira. Ez ahaztu gerrikoa!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide