Jatorriz kantabriarrak ziren bi lehengusuen arbasoak. Bergaratik etorri ziren Zumaiara, 1943an, han dagoeneko osaba batek zuelako barkilloen negozioa. Zumaiara etorri bezain pronto jarri ziren barkilloak saltzen. Ondoren, txurro denda bat ere izan zuten gaur egun Hogarra dagoen lekuan. Eta gero etorri zen Eusebio Gurrutxaga plazaren sarreran dagoen kioskoa.
Mota guztietako litxarreriak saltzen dituzte, baina etxean egindako izozkiak dira beraien espezialitatea, gurasoengandik ikasita. Txurreria aspaldi itxi zen arren, Zumaiako gaur egungo haurrek ere txurre ezizenarekin ezagutzen dute.