Arritxu Marañon da PSEren alkategaia

Baleike 2015eko otsailaren 13a

Arritxu Marañon (Donostia, 1971) izango da PSEren zerrendaburua maiatzeko udal hauteskundeetan, Emiliano Cabañasi lekukoa hartuz.

Donostian zinegotzi, Gipuzkoako Aldundian gaztedia eta kirol diputatu, eta Madrilgo Kongresuan diputatu izandakoa, orain "elkarrizketan eta aniztasunean" oinarritutako eredua defendituko du Zumaiarentzat, "Bilduren eta Aralarren inposaketaren aurrean".

PSEk zabaldutako prentsa oharrean, sozialistek Gipuzkoako hainbat herritan egindako kudeaketa goraipatu du Marañonek: "Mundu guztiak ezagutzen du gure kudeaketa Donostian, Irunen, Eibarren, Pasaian, Errenterian, Andoainen edo Zumarragan; kudeaketa ona, garbia eta zorrotza. Egiteko modu horren oinordeko izateaz harro nago".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide