Hasi da internet bidezko mozorro lehiaketa

Baleike 2015eko otsailaren 15a

Larunbat arratsaldean Alondegiko Argazki Txokoan mozorroen argazkiak atera ondoren, jadanik martxan da internet bidez bozkatzeko aukera. Hemen daukazue sarbidea.

Taldeka eta bakarka-bikoteka daude banatuta parte-hartzaileak. Kategoria bakoitzean zure iritziz onenak diren hiru mozorroei boto bana emateko aukera izango duzu. Lehiaketa ostegun eguerdira arte egon da zabalik.

Taldekako atalean boto gehien jasotzen duen mozorroak 120 euroko saria izango du, eta bakarka-taldekakoan 80 eurokoa.

Larunbateko Argazki Txokoan argazkia atera zuten guztiak ez daude lehiaketan, batzuk falta dira adinagatik eta beste batzuk daturik eman ez zutelako. Hala ere, azpimarratzekoa da guztira ehundik gora parte hartzaile izan direla aurten ere.

Bozkatzeko: Baleike Lehiaketak

TALDEKAKO LEHIAKETA

BAKARKAKO LEHIAKETA

Oharra: botoak ikusteko zegoen arazoa konponduta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide