Lehia estua dago internet bidezko mozorro lehiaketan

Baleike 2015eko otsailaren 18a

Bihar eguerdian amaituko da internet bidezko mozorro lehiaketan botoa emateko aukera. Oraingoz lehia estua dago, taldekako atalean batik bat.

Taldekako atalean zombien mozorroak lortu du oraingoz boto gehien (222), baina oso gertu dute Tuna Bruitraker (214). Bakarka edo bikotekako lehiaketan Myflower dago lehen postuan (59) eta atzetik segika Ferrero Rocher (43). Oraindik 24 ordu gelditzen dira, beraz, denbora dago sailkapena aldatzeko.

Bozketzeko: blogak.baleike.eus/lehiaketak

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide