Lehia ezin estuagoa izan da internet bidezko lehiaketan, taldekako atalean. Tuna Buitraker eta Zombien artean ibili dira sailkapen buruan, baina gaur, azken txanpan, Kiss rock taldea gehitu zaie. Azkenean, Tuna Buitrakerrek eta Kiss rock taldeak 389na boto lortu dituzte, eta Zombie koadrilak 384.
Taldekako irabazlearentzat 120 euroko saria dago aurreikusita. Epaimahaiak erabaki beharko du orain berdinketarekin zer egin. Jakinaraziko dute erabaki bezain pronto.
Bakarka edo bikotekako atalean Myflower izan da bozkatuena, 105 botorekin. Bigarren mozorro gogokoena Ferrero Rocher izan da (83) eta hirugarrena Leia Printzesarena (45). Beraz, 80 euroko saria Myflowerrentzat. Kultura Sailetik jarriko dira harremanetan saria emateko.
Ikusi lehiaketako emaitzak