Martxoaren 22an iritsiko da Korrika Zumaiara

Baleike 2015eko otsailaren 20a

Urepeletik Bilbora izango da aurtengo Korrika, martxoaren 19tik 29ra. Zumaiatik martxoaren 22an pasako da, arratsalde partean, 17:00ak aldera. Kilometroa erosi nahi duenak, aukera du oraindik.

kilometro salmenta prozesua irekia dago, norbaitek erosi nahi badu, idatzi helbide elektroniko honetara: maria-o@aek.org. Arropa salmenta eta kuestazioa martxoak 7an izango da, egun guztian zehar Eroski Bidaiaken aurrean.

Korrika martxoak 22an iritsiko da Zumaiara eta egun hortako egitaraua zehazteko dago oraindik. Norbaitek antolakuntza horretan parte hartu nahiko balu, aurreko helbide elektronikora idatzi besterik ez du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide