Zumaiak lau traineru izango ditu Orioko traineru jaitsieran

Baleike 2015eko otsailaren 20a

Larunbatean 80tik gora ontzi izango dira Orion jokatuko den 21. traineru jaitsieran. Zumaiatik, gizonezkoen senior mailako A eta B ontziak joango dira, emakumezkoena eta beteranoena.

Estropada 16:30ean hasiko da, erlojupekoan.
 

Batelei dagokienez, igandean Gipuzkoako Ligako estropada jokatuko dute Pasai Donibanen. Ligako bosgarren saioa behar zuen, baina lehena izango da, orain artekoak bertan behera gelditu baitira egualdi txarragatik. Zumaiak hamar batelekin hartuko du parte, inoizko gehiena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide