Heteroarauari buruzko dokumentala Zumaiako Asanblada Feministaren eskutik

Zumaiako Asanblada Feminista 2015eko otsailaren 26a

Ostiralean, 22:00etan, Arrakala izeneko dokumentalaren emanaldia egongo da gaztetxean eta horrekin batera, afari-merienda.

Zer da heteroaraua? Nola egituratzen da bizi garen jendartean? Nola eragiten digu gure bizitzetan eta harremanetan? Galdera horiei nolabaiteko erantzuna bilatu nahian eginiko proiektua da. Heteroarauaren inguruko gaiak jorratu dira, hala nola, familia zein elkarbizitza egoera ezberdinak, desira aukerak, identitateak eta sexu/genero sistemak guzti honetan duen eragina.

Larunbaterako polimaitasunaren inguruko tailerra antolatu dugu, goizeko 11:00tan, gaztetxean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide