Martxoaren 5ean Laburbira Zumaian

Baleike 2015eko otsailaren 27a

Ostarrena taldeak eta Baleikek elkarlanean antolatuta, eta Korrika kulturalaren barruan, euskarazko film laburren sorta bat ikusteko aukera izango dugu datorren ostegunean. Baleikeko bazkideentzat sarrera doan izango da.

Topaguneak bultzatutako zirkuitua da LABURBIRA, eta martxoaren 5ean izango da emanaldia, ostegunean, 22:00etan, Aita Mari zineman. Sarrera 2 €-koa izango da eta Baleikeko bazkideek doan sartu ahal izango dute, txartela erakutsita.

Ikusi ahal izango diren filmak: Laburbira2015

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide