Lapurreta kutxazain automatikoetan

Baleike 2015eko martxoaren 3a

Herriko kutxazain automatikoetan lapurretan egiten saiatu dira, orain arte Zumaian ezagutzen ez zen sistema baten bidez.

Joan den asteburuan gertatu zen, Etxezarreta kaleko kutxazain automatiko batean. Erabiltzailea dirua ateratzea joan, baina kutxazainak itxuraz dirurik eman ez. Gero ohartu ziren lapurrek xafla moduko bat zutela jarrita makinaren ahoan, dirua atera ez zedin, bezeroak alde egin ondoren beraiek biltzeko moduan.

Erne beraz. Xaflaren punta ikusiz gero, tira egin behar zaio dirua atera dadin. Edozein modura, gertatuz gero salaketa jarri Udaltzaingoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide