'Hizkuntza eta kulturaren garraioa, bidegorriak' hitzaldia emango du gaur Lorea Agirrek

Baleike 2015eko martxoaren 4a

'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloaren bigarren hitzaldia izango da Agirrerena, 18:30ean, Oxford aretoan.

 

Lorea Agirre: "Egoera minorizatuan dagoen hizkuntza eta kulturako bateko kide gara. Normalizazio bideak urratzen ari dena. Hori da dena. Horrek markatzen du abiapuntua erantzun bila joateko. Baina aurretik galderak egin behar dizkiogu geure buruari: Gu ere minorizatuta ote gaude horratio? Ba al gara nor? Baina nor gara? Euskal, vasco, basque? Zer esan nahi dugu euskara diogunean? Ze ari gara esaten euskaraz ari garenean? Zertarako halako tema hizkuntzarekin? Eta erdigunean jarriko bagenu, zer? Eta nor izan? Eta nor izateko pentsamendua eta praktika landuko bagenitu? Eta zergatik? Eta nola?".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide