Pulpok Urdanetaren kontra jokatuko du larunbatean

Baleike 2015eko martxoaren 5a

 

Urdaneta azken sailkatua da baina ez da aurkari erraza izango, puntu premia larriarekin dator eta (Lubaki, 19:15). Lehen Mailako taldearen partidaren aurretik jubenilek jokatuko dute.

Pulpoko Lehen Mailako taldeak aurten ez du arazorik izango mailari eusteko, 21 punturekin sailkapenaren erdialdean baitago. Hala ere, maila matematikoki lehenbailehen ziurtatzea da orain helburua eta horretarako aukera ona du larunbatean, azken sailkatuaren aurka. Senior mailako bigarren taldeaeri dagokionez, igoera fasea jokatzen ari dira eta lehen partidan 25-23 irabazi zuten Gasteizko Corazonistasen aurka.

Aurretik jubenil mailako mutilek jokatuko dute, 17:15ean, Urdulizen aurka. Euskadiko Txapelketako bigarren fasean orain arte jokatu diren lau partidak irabazi dituen talde bakarra da, eta ia eskuan dute Lauko Finalerako txartela. Kadeteei dagokienez, ez ziren bigarren faserako sailkatu eta Federazio Saria ari dira jokatzen.

Senior mailako neskek seigarren postuan amaitu zuten lehen fasea eta orain bigarren fasea ari dira jokatzen. Lehen partida erraz irabazi zuten Urdulizen aurka, 23-13, eta sailkapeneko liderrak dira. Jubenil mailako neskek zortzigarren amaitu zuten Gipuzkoako Txapelketa eta orain liderrak dira Federazio Sarian, lehen hiru partidak irabazita. Kadeteak Euskal Ligarako sailkatu ziren, baina ez dute zorte handirik izan. Sara Torrikoren lesioak min handia egin die eta orain arte partida bat irabazi eta hiru galdu dituzte. Larunbatean Ermuan jokatuko dute Errotaberriren aurka. Kadete mailako bigarren taldeak Aldundiaren Saria ari da jokatzen eta hirugarren postuan daude oraingoz. Igandean Usurbilen aurka jokatuko dute, 11:45ean.

Infantiletako hiru taldeek Gipuzkako Txapelketako lehian sartu dira.  Nesketan bi talde sartu dira Gipuzkoako 12 onenen artean, eta mutiletan bat. Lehen jardunaldian, bigarren urteko neskek 25-7 irabazi zioten Urnietako taldeari. Mutilek ere denboraldi bikaina egin dute orain arte. Bigarren amaitu dute lehen fasea, hamar partida irabazi eta bi berdinduta. Azken faseko lehen partida Bidasoaren kontra jokatuko dute Irunen. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide