Itzurungo Uhinak taldearen antzezlana, bihar Modelo aretoan

Baleike 2015eko martxoaren 7a

Itzurungo Uhinak Zumaiako antzerki taldeak Zaharrak berri izeneko antzezlana taularatuko du bihar, 19:30ean, Zarauzko Modelo aretoan. Zahartzaroari buruz jarduten duen lan hau 2013ko udan aurkeztu zen Aita Marin eta orain berpiztu egin dute Zarauzko saiorako. Hemen duzue Inazio Tolosak garai hartan lan honi buruz esaten zuena.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide