Lapurren bat omen dabil etxez etxe Iberdrolaren izenean

Baleike 2015eko martxoaren 13a

Aste honetan kalean eta whatsapp bidez bolo-bolo dabilen kontua da: lapurren bat dabil etxez etxe, Iberdrolako teknikoa dela esanez.

Albistea bolo-bolo zabaldu da herrian, ahoz aho eta whatsapp bidez: gizonezko bat omen dabil etxez etxe, Iberdolako teknikoa dela eta kontadoreak begiratu behar dituela esanez. Susmagarri egin zaizkio jendeari bere itxura, jarrera eta ordutegiak.

Udaltzaingoan galdetu dugu eta azaldu digute oraingoz inork ez duela salaketarik jarri. Ertzaintzan ere galdetu dute, eta Ertzaintzak ere ez du salaketarik jaso. Eskatu dute, bidez batez, norbaitek informazio zehatza baldin badu eta zerbait salatu nahi badu jartzeko beraiekin harremanetan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide