Traineruek Pasaian dute estropada larunbatean

Baleike 2015eko martxoaren 13a

Traineruak berriz izango dira uretan larunbatean. Pasai San Pedron (17:00etan), Test Entrenamendua estropada jokatuko dute. Hantxe izango da Zumaia, lau trainerurekin: beteranoak eta seniorretan hiru (emakumezkoena bat, eta bi gizonezkoenak).

 

Pasaiako estropada erlojuaren aurka izango da, eta 37 traineru ariko dira, maila guztiak kontuan hartuta.

Bestalde, igande honetan, Gipuzkoako Batel Ligako seigarren estropada jokatuko dute Orion. 10:00etan hasiko da, eta hantxe izango da Zumaia, batel askorekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide