Maitasun erromantikoari buruzko antzerki foruma asteazkenean

Baleike 2015eko martxoaren 17a

Auskalo antzerki foruma izango da bihar Alondegian, 18:30ean. Maitasun erromantikoa izango da eztabaidagai. Hilabete Moreko azken ekitaldia izango da. Euskaraz da eta doan.

Sinopsia: “Ametsezko maitasuna” izeneko mekanika tailerreko bi langile eginkizun jakin batekin
agertuko dira eszenatokian: ametsezko maitasunaren makina abian jartzea, eta, horretarako, beharrezkoak diren pieza guztiak muntatzea eta erregai gisa Maiteren eta Aitorren arteko bikote harremanaren une garrantzitsu bat erabiltzea. Ondoren, makina zergatik ez dabilen asmatu beharko dute, eta, horretarako, praktikak egiten ari diren pertsonen (hots, ikusleen) laguntza espezializatua beharko dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide