Emakumezkoen kadete mailako finala ere Zarautzen jokatuko da. Asteburuan Zarautzen izango den partida kopurua ikusita, mutilen lauko finaleko lehen jardunaldia Zumaian jokatuko da.
Ibon Enbil eta Andres Torrikok zuzentzen duten mutil taldeak Basauriren aurka jokatuko du ostiralean (18:30ean) Lubaki kiroldegian, eta ondoren Zarautz eta Loyola Indautxuren arteko partida jokatuko da (20:15ean). Larunbatean Zarautz izango dute aurkari Aritzbatalden (16:00etan) eta igande goizean Loyola (11:00etan).