Inda-Mendik asteburuko irteera egingo du apirilaren amaieran

Baleike 2015eko martxoaren 18a

Asteburuko irteera antolatu du Inda-Mendi bazkunak. Apirilaren 25 eta 26an izango da eta Burgos aldera joango dira.

Larunbatean goizeko 7:00etan aterako dira Relloso herrira bidean. Egun osoko ibilbidea egingo dute; Gurdieta eta Castrogrande mendiak igo ondoren, Villasanan amaituko dute eguneko txangoa. Igandean, berriz, goiz buelta egingo dute: Cadaguatik irten, Peñamayor mendia igo eta Castresana herrian bukatuko dute. Bertan zain izango dute autobusa Artzeniega herrira eraman eta bertan bazkalzeko.

Izen-emateko epea martxoaren 23tik apirilaren 13ra bitartean egongo da zabalik. Bazkideentzako prezioa 105 euro izango da eta bazkide ez direnentzako 120. Prezioan autobusa, ostatua pentsio erdian eta igandeko bazkaria sartzen dira. Norbaitek bakarkako gela nahi izanez gero, bazkuneko kideekin jarri beharko du harremanetan. Diru sarrerak Laboral Kutxako ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar dira. Agiria goiko estankoan utzi daiteke edo indamendi1@gmail.com helbidera bidali.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide