Zuhaitz Eguna egingo da bihar, Basusta inguruan

Baleike 2015eko martxoaren 18a

Larunbateko Zumaiako Zuhaitz Eguna bertan behera geratu zen eguraldiagatik. Ondorioz, bihar, osteguna, jai eguna dela aprobetxatuz, Zuhaitz Eguna antolatuko da berriz ere.

Aurrekoan bezala, eguerdiko 12tan abiatuko da taldea Ignacio Zuloaga plazatik Basusta eremura eta 12:30ak inguruan bertako espezieen landaketa egingo da. 13:30ean mokadutxoa eskainiko zaie parte hartu duten haurrei. Ekintza 14:00etan amaituko dela aurreikusten da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide