Igandean iritsiko da Korrika Zumaiara

Baleike 2015eko martxoaren 18a

Igande arratsaldean iritsiko da 19. Korrika Zumaiara, 17:00ak aldera. Lehen lekukoa Berdintasun Foroak hartuko du, 17:05etan, Askizun. Getaria aldetik Zumaiara etorriko da, herrian sartu, moila paretik Arranpla alderaino eta Erribera kaletik irtengo da. Hemezortzi taldek eramango dute lekukoa. Hemen ordutegiak eta lekukoa eramango dutenen zerrenda.

Korrikaren ordutegia, taldeak eta lekua:

17:05: Berdintasun Foroa (Askizu)
17:10: Zumaiako Institutua
17:14: Bertso Eskola
17:20: Sortu
17:25: Zumaiako Udala (tunela)
17:27: Baleike (Zubia)
17:30: Zumaiako Gaztetxea (Kabi)
17:33: Astindu Dantza Taldea (zinema)
17:36: Musika Banda (Amaiako plaza)
17:39: Maria eta Jose (Ganbara)
17:44: Bildu (Erribera-Pulpo)
17:47: Zumaiako Herri Eskola (Erribera-Kutxa)
17:50: Erkibe (Maria eta Jose ikastetxea)
17:53: EAJ-PNV (Ortiz)
17:56: Athletic peña (Iriondo)
17:59: Mantzior Kultur Elkartea (Txikierdi)
18:03: Zumaiako AEK (Narrondo)
18:05: Ostarrena zine taldea (Narrondo)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide