Batelen estropadak izango dira larunbatean Zumaian

Baleike 2015eko martxoaren 20a

Gipuzkoako Batel Ligako zazpigarren jardunaldia jokatuko da bihar, larunbata, Zumaian. 16:00etan hasi dira txandak eta irteera Arranplan emango zaie batelei. Erlojuaren aurka izango da, ohi bezala. 

Igandean, zortzigarren jardunaldia izango du Gipuzkoako Batel Ligak, Mutrikun, 10:30ean, eta han ere izango dira zumaiarrak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide