Euskadiko Txapelketako Lauko Finaleko hirugarren jardunaldia jokatuko da bihar, baina txapelduna gaur gelditu da erabakita. Pulpok lehen bi partidak irabazi ditu, Basauri eta Zarautzen aurka, eta bihar Loiolaren aurka galduta ere lehen postuan amaituko du. Izan ere, Loiolak bi partidak galdu ditu eta ez du Pulpo sailkapenean gainditzeko aukerarik. Zarautzek eta Basaurik partida bana irabazi dute, baina bihar irabazi eta Pulpok galduko balu ere, gol aldeak –gol alde partikularra hartzen da kontuan– Pulpori emango lioke txapela. Beraz, aurten ere Pulpo da Euskadiko txapeldun.
Gaur Zarautzen aurka jokatutako partida ez da batere erraza izan. Hasieran kosta egin zaie aurkariari gailentzea. Atsedenaldira 12-14 iritsi dira aurretik, eta bigarren zatian pixkanaka aldea handituz joan dira zumaiarrak.
Euskadiko Txapelketa irabazita, Espainiako Txapelketako lehen fasea jokatu eta gainditzea da talde honen hurrengo erronka. Hilabete barru izango da hori.