Barrikak jotzeko jendea behar da santelmotako danborradan

Baleike 2015eko martxoaren 23a

Apirilaren 12an, San Telmo jaien baitan, helduen danborrada egingo da. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, barrikak jotzeko jendea behar da eta entsegu bereziak egingo dira datozen egunotan apuntatzen direnentzako.

Santelmotako danborrada handia prestatzeko entseguak orain aste batzuk hasi ziren. Gaur, bihar eta asteazkenean, 21:00etan, komentuan, entsegu bereziak egingo dira azken unean apuntatzen direnentzat zuzenduta. Danborradan irten nahiko dutenek nahikoa izango dute gaur gaueko 21:00etan komentura hurreratzearekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide