Euskal Kostaldeko Geoparkeaz gozatzeko hamaika aukera Aste Santuan

Euskal Kostaldeko Geoparkea 2015eko martxoaren 31

Euskal Kostaldeko Geoparkeak pasa den martxoaren 6an eman zion hasiera aurtengo denboraldi berriari eta datozen egunetan, Aste Santuan eta Pazko Astean, eskaintza nabarmen handituko du.

Apirilaren 2tik 12ra egunero publiko zabalari zuzendutako era guztietako jarduera erakargarriak eskainiko ditu Geoparkeak, Deba, Mutriku eta Zumaiako ondare geologikoa, kulturala eta naturala ezagutzera eman eta zabaltzeko asmoz. Guztira, 33 jarduera edo bisita gidatu antolatu dira. Hain zuen ere, honako hauexek:

  • ZUMAIA-DEBA-ZUMAIA: Flyscharen labarretatik, itsasontziz. Apirilak 3, 5, 6, 7, 8, 10 eta 12

  • FLYSCHAREN IBILBIDEA: Flyscha, portuak eta kostako tradizioa, itsasontziz. Apirilak 2, 4, 6, 9 eta 11

  • IRTEERA GEOLOGIKOA: Geoparkeko santutegi geologiko nagusia. Dinosauroen desagerpena eta beste gertakari asko. Oinez eta itsasontziz. Apirilak 2, 4, 9 eta 11

  • ALGORRI: Lurraren historia, itsasotik ikusita. Apirilak 2, 4, 9 eta 11

  • ZAZPI HONDARTZAK: Flysch beltzaren labarrak itsasotik. Apirilak 2, 4, 9 eta 11

  • MUTRIKU MARINELA: Euskaldunen itsas historia. Oinez eta itsasontziz. Apirilak 6

  • FLYSCH BELTZA: Geoparkeko itsas hondoak eta flysch zaharrenaApirilak 3

Bisita gidatuen gaineko informazioa www.geoparkea.com webgunean kontsulta daiteke, baita Mutriku, Deba eta Zumaiako Turismo Bulegoetan ere. Halaber, bisita gidatuetarako erreserbak online egin daitezke, webgunearen bitartez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide