Kulturarako diru laguntzak eskatzeko azken egunak

Baleike 2015eko martxoaren 31

Apirilaren 8an bukatuko da Udalak 2015ean emango dituen diru laguntza deialdiari erantzunaz eskaerak aurkezteko epea.

Herriko kultur elkarteek, auzoetako jai batzordeek, musika erakundeek eta abar luze batek eskatu ditzakete laguntzak. Eskabideak apirilaren 8a bitartean (egun bera barne) aurkeztu ahal izango daitezke.

Informazio gehiago Alondegian (943861056 / kultura@zumaia.eus)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide