2000ko hamarkadaren hasieran jarri zen Aita Mari futbol zelaian aste honen hasierara arte egon den belar artifiziala. Denbora honetan partida ugari jokatu dira eta zelaiko toki askotan belar artifizialik apenas geratzen zen; leku horietan azpiko kautxua agerian geratzen zen.
Belar berria jartzeko lanak Opsa obras y pavimentos enpresak egingo ditu eta horretarako 161.322 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dira. Gaur egun aurreko belarra kentzen ari dira eta datozen astetik aurrera jarriko da belar artifizial berria. Udaleko prentsa sailetik aditzera eman denez, belar berri honek FIFAren bi izardun kalitatea izango du.